OINETAKOAK




ABARKAK:
Abarkak eta alpargatak lanerako gehien erabiltitako oinetakoak ziren, galtzetinaren gainetik eta eguraldi euritsu eta elurtetan mantarren gainetik.
Hasiera batean artzai munduan jantzitako oinetakoa zen eta aurrerago nekazari lanetarako eta etxeko bizimodurako ohikoa bilakatu zen. Gizon, emakume eta haurrek erabilita.
Larru gordinean egina, behiki-larruarenak, trailak izeneko lokarri batez hankari lotzen dira, orkatilan bira emanez lotutakoak edo bernan gurutze forma emanez belauna azpira arte.


Bernan lotu nahi badugu atzeko aldetik hasi eta  hiru puntutan gurutzatu
Gurutze bakoitzean bi aldiz bira
Belauna azpian bi korapilokin lotu  eta soberan geratzen den lokarrria galtzerdiarekin izkutatu



Abarka orkatilan lotuta

 Material berriak sortu zirenean, kautxua eta gomarekin hasi ziren abarkak egiten, honen ondorioz kostan erabat hasi ziren erabiltzen.



Lotzeko modua, larruzkoa bezalako da


ALPARGATA:
Emakume zein gizonezkoek, lanerako eta ospakizun desberdinetarako (elizara joateko, erromeriak, paseatzeko) erabiltzen zuten oinetakoa da.
Espartzuko zola eta ohialezkoak ertz osoan zintak sartuz hankari lotzeko, orokorrean orkatilan lotuz.
Zuria zen gehien erabiltzen zen kolorea, batzuetan marrazki geometrikoak bordatzen zituzten.








Baserritarren janzkeran alpargata zuriarekin galtzerdi beltza eta beltzekin galtzerdi zuria.

ZAPATA:
Ohial edo larruan egiten zituzten, edo biak konbinatutak, gehinetan beltz kolorekoa, itxita, zinta edo lokarrien bidez lotuta.
Ohitura zen baserritarrak herrira jeisten zirenean, zapatak abarken ordez aldatzea.



















Comentarios

Entradas populares